Ategorrieta Plaza

Apenas ezagutzen ditugu Donostiako galtzada zaharrak. Gros existitu aurretik, zabalgunea eraiki aurretik, harresia bota gabe zegoenean… galtzada zaharrak hor zeuden dagoeneko. Hiriaren ekialdean, Ategorrietako galtzada zaharrak hiriguneko zubi bakarra eta “hondar muinoak” (alegia, Gros) lotzen zituen Intxaurrondoko bidearekin eta Mirakruz gainarekin. Urte luzez, hiria ardatz hauen alboetara hazi zen, nukleo txikiak sortuz, eta nukleo hauetan baserriak, villak, etxeak, konbentuak, elizak, eskolak, plazak eta bidegurutzeak. Baita erloju bat ere.

Madril-Irun errepidea eraiki ondoren, Ategorrietako galtzada zaharrak garrantzia galdu zuen. Aurreko mendeko 60ko hamarkadan galtzada eta errepidearen arteko bidegurutzea biribilgune bilakatu zen, harmarkadaz hamarkada handituz joan dena eta galtzada zaharraren ardatz historikoa hautsi duena. Eraikin historiko batzuk ere eraitsi egin dira bidean, galtzadaren hiri-morfologia ahulduz.

Ategorrieta plaza egoera honi buelta eman nahi dion proposamena da eta eskuhartze nagusi bat proposatzen du horretarako: Plaza berri bat, galtzada zaharraren eta Ategorrieta-Jose Elosegi hiribidearen bidegurutzean, Ategorrietako galtzada zaharrak eta Intxaurrondo kaleak osatzen duten ardatz historikoaren lotura berreskuratuko duena.

 
/site/assets/files/1774/large01_lar.jpg