Smart Kalea NORA

Mugikortasun jasangarria egungo hirien erronka handienetako bat da. Garraioaren sektoreak energiarekin lotutako CO2-aren %23 sortzen du, eta Parisko Akordioan ezarritako helburuak betetzeko, garraioarekin lotutako emisioak erdira murriztu beharko dira 2050erako.

Testuinguru honetan, NORA proiektuaren helburua da azterketa-kasu partikular baten (Antso Jakituna) mugikortasun-ohiturak aztertzea eta, hari esker, epe ertainera hiriko mugikortasun-ohitura batzuk aldatzen laguntzeko informazioa lortzea.

NORA proiektua Antso Jakitunaren hiribidean jarri zen abian, Donostia Sustapenaren SmartKalea Ideia Deialdiaren bidez. NORA inkesta moduko online interfaze bat da, herritarrek euren eguneroko mugikortasunari buruzko datu geoerreferentziatuak parteka ditzaten.

Tresna honek inkestaren emaitzak gurutzatzen ditu egungo mugikortasun-eskaintza biltzen duen modelo parametriko batekin, neurrira egindako mugikortasun jasangarrirako estrategiak diseinatzen lagunduz.