Astigarraga Mugi

Astigarragak historikoki bidegurutze izaera izan du, Donostiatik Hernanirako bideak eta Errege bideak bat egiten zuten puntua baitzen Astigarraga. Gaur egun ordea, Donostia-Hernaniko ardatzeko segmentu baten moduan ulertzen da herria. Horregatik, Astigarragak hiri-egitura berri honen araberako mugikortasun estrategia berri bat behar du, ekitatiboa, segurua, garbia eta efizientea. Horretarako, hiru helburu eta lerro estrategiko bana proposatzen ditu planak.

EAEko LAGek aipatzen duten «ekobulebar» kontzeptuari forma eta mamia ematea: bidegorri erosoa ardatz osoan zehar, garraio publikoaren lehentasuna, 30 km/h-ko abiadura, kotxeen subalternotasuna eta funtzio ezberdinen koexistentzia.

Garraio intermodaleko eredu berri bat proposatzea, proiektu-pilotuen bidez, eta Gipuzkoa osora esportagarria. Erabiltzailea erdian izango duen sistema nodala izango da: garraiobideen eta operadoreen arteko mugak lausotu edo desagerraraziko ditu, eta bidai berean garraiobide bat baino gehiago erabiltzea erraztuko du.

Espazio publikoaren banaketa desorekatua iraultzea, kotxeari egun duen zentralitatea kenduko dion prozesu atzeraezin baten oinarriak finkatuz.

 
/site/assets/files/1777/region_proyecto_large.jpg