Guri buruz

RAZ-ek hirigintza, lurralde-antolamendua eta mugikortasuna lantzen ditu tresna digitalen eta datuen analisiaren bitartez.

Taldea

Arkitektoa

Jacek Markusiewicz

Jacek Markusiewicz arkitektoa da. Varsoviako Unibertsitate Politeknikoan eta Institut d’arquitectura avançada de Catalunya-n ikasi zuen, eta aditua da arkitektura parametrikoan, programazioan, machine learning-ean eta diseinu moldagarrian. Hirigintza proiektutan lan egin du, ikuspegi parametriko batetik bereziki, nazioarteko zenbait bulegotan Bartzelonan, Varsovian eta Beiruten. Akademiarekin harremanetan jarraitzen du, Varsoviako Unibertsitate Politeknikoan eta IaaC-en klaseak ematen.

Arkitektoa

Ander Gortazar Balerdi

Ander Gortazar Balerdi arkitektoa da. Euskal Herriko Unibertsitatean eta Institut d’arquitectura avançada de Catalunya-n ikasi zuen, eta aditua da hirigintzan, lurralde antolamenduan, mugikortasunean eta Geografia Informazio Sistemetan. Goi mailako proiektuetan lan egin zuen Varsoviako BuroHappold Engineering bulegoan, bai eta aholkulari independente moduan ere. Hirigintza irakasle elkartua da Euskal Herriko Unibertsitateko arkitektura eskolan

Bezeroak