Troia Txalaka

1903tik 1958ra tranbia batek lotzen zituen Donostia eta Hernani. Astigarraga eta Ergobia pasa ondoren, tranbiak Txalaka pasealekutik jarraitzen zuen; zubi bati esker Urumea zeharkatu eta Hernaniko Florida auzotik segitzen zuen herri erdiraino. Gaur egun ere ikus daitezke zubiaren hondarrak, autopistaren biaduktoaren azpian ezkutaturik.

Zubi historikoaren ardatzak ezker-eskuin zeharkatzen du Txalaka industrialdea, Hernaniko Florida auzoa eta Troia ibilbidea zuzenean lotuz. Poligonoko trafiko-berrantolaketarekin lotuta, tranbiaren zubi historikoa berreskuratzea proposatzen du Astigarragako Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Planak. Zubia zehatz-mehatz berreraikitzea baino, egun geratzen diren hondarrak txukuntzea eta pasarela berri, arin eta eroso bat eraikitzea da proposatzen dena.

Era berean, Troia ibilbidearen ipar-hego ardatza bermoldatzen du proiektuak, oinezkoak, bizikletak eta garraio publikoa lehenetsiz.

 
/site/assets/files/1874/ikuspegia2.jpg